XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ni ondo.

- Hik bai suertea. Kristoren neska-katxarroa duk andaluziar hori.

Nire kanariarra ere ez zuan txarra, dokumentazioa ikusi nion arte.

Huraxe benetako kanari-arra, marikoizarra! Sekula halakorik!

Une batez isilik egon ondoren, jarraitu zuen.

- Gauza bat eskatu behar diat lagun moduan.

Mesedez ez egiok hau inori kontatu.

Agintzen didak?

- Bai gizona, bai.

- Benetan, bene-benetan?

Ezustekoa izan zen niretzat Josebaren jarrera hura.

Lehendik nuen jende eskolatuaganako mesfidantza, areagotu egin zitzaidan egun hura ezkero.

Gainera, nire konkistaren xehetasunak jakin nahi zituen; baina ez nion ezer kontatu, galai onak ez duela bere damen barruko arroparik aireratzen argudiatuz.

Errota geratu barik ibili zitzaidan hurrengo egunetan.

Hiriburutik itzulerakoan neure buruari esaten nion ez ziurregi ere ez nintzela berriro itzuliko Rosariorengana, baina denbora gutxi behar izan nuen iritziz aldatzeko.

Deitzeko asmoa hartua nuelarik, Edurneren gutuna heldu zen etxera.

Hong Kong-en abuztuaren 26an.

Nire bihotzeko kandela: Gauza batengatik edo bestearengatik berandutu egin zait erantzuna, eta barkatu beharko didazu...

Negozioaren martxaz, bizi zen pisuaz, ezagutu zuen jendeaz, eta abar, hainbat xehetasun eman ondoren, honela jarraitzen zuen:

Ez dakizu zenbat gauza berri ikasten ari naizen.

Nahiz eta hemen ingelesek agindu, hau Txina da, (...)